Kudeaketa

Getxoko Euskal Pilota Taldearen kudeaketa, zuzendaritza batzordeak eta modalitate bakoitzeko delegatuek osatzen dute. Horiei esker, beharrezkoak diren gestio guztiak egiten ditugu pilotariekin, Getxo Kirolekin, federazioekin, hornitzaileekin eta abarrekin. Aipatzekoa da, arduradun guzti horiek pilotariak ere badirela.

  • Presidentea/Kirol-zuzendaria: EVA CISNEROS
  • Presidenteordea: IÑIGO LUJA
  • Idazkaria: TXEMA BRATXO
  • Esku pilota: CRISTIAN PEREZ
  • Mutilen gomazko eta larruzko paleta: ARKAITZ SUSTATXA
  • Nesken gomazko eta larruzko paleta: SUSANA LOPEZ
  • Frontenis: GUILLERMO GONZALEZ

2018an Kudeaketa Aurreratuari Diploma lortu genuen, Euskalitek emandako “3K kirol-erakundeen kudeaketa hobetzeko programa”, 3 urtekoa, arrakastaz gainditu ondoren.

Gainera, 2014an “Getxo Sasoi Sasoian” VIII. Kirol Galean emakumeen kirola sustatzeko “berdintasuna Indartuz” saria jaso genuen. Urte horretan, Getxo Kirolaren Europako Hiri izendatu zuten. Gala Enaitz Betanzosek eta Eva Cisnerosek aurkeztu zuten, eta une hartan gure klubeko presidente eta presidenteorde kargua zuten.

getxo kirolak saria
Eva Cisneros eta Enaitz Betanzos gala aurkezten.
Susana López saria jasotzen.