Eskolak

Getxoko Euskal Pilota Taldean tarifa laua eskaintzen dugu gure kirola egin nahi duten haur guztientzat. Hilean 18 euro ordainduz gero, nahi duten euskal pilota eskola guztietan parte hartu ahal izango dute eta horien modalitateak ezagutu.

Haurraren gurasoetako batek klubeko bazkide egin beharko du, eta urtean 15€-ko kuota izango du.

Entrenamendurako materiala (pilotak, palak, takoak, etab.) eta janzkera (kamiseta eta jertsea) doan mailegatzen ditu klubak.

ORDUTEGIAK

ESKU PILOTA (Andra Mari)
Astearte eta Ostiraletan 16:30-17:30

PALETA GOMAZ (Trinitarios)
Astelehenetan 18:00-19:00 / 19:00-20:00
Asteazkenetan 18:00-19:00 / 19:00-20:00

PALETA LARRUZ (Fadura)
Astelehenetan 16:30-17:30 (gaztetxoak) / 17:30-18:30 (umeak)
Ostiraletan 16:00-17:00 (gaztetxoak) / 17:00-18:00 (umeak)

FRONTENISA (Fadura)
Asteazkenetan 17:30-18:30

ZESTA PUNTA
Zehazteke

getxo pilota egutegia