Federatuak
14 urtetik aurrera, federazio-lizentzia atera dezakezu gure klubarekin, eta nahi dituzun txapelketa ofizial guztietan parte hartu.
| Kadete (14-15 urte) eta gazte (16-17 urte) lizentzia | 110€/urte |
| Senior lizentzia (+18 urte) | 125€/urte |
Pilotari guztiak klubeko bazkideak dira, eta urtean 15€-ko kuota ordaintzen dute.
Entrenatzailea duten federatuek hilean 18€-ko kuota ordaintzen dute.
Pilotak eta janzkera (kamiseta eta jertsea) doakoak dira. Gainera, zure eskura materiala jartzen dugu, kostu-prezioan.
| Ordutegiak |
ESKU PILOTA
Andra Marin, astearte* eta ostegunetan* (17:30-19:00).
PALETA LARRUZ / PALA MOTZA
Andra Marin, astelehen (19:30-21:00) eta ostegunetan (19:00-21:00).
Trinketean, asteartetan (12:30-14:30)
PALETA GOMAZ
Andra Marin, astearte eta asteazkenetan (19:00-21:00).
Faduran (3), asteartetan (20:30-22:00).
Trinketean, astelehen (18:30-20:30) eta asteazkenetan (19:30-22:30)
EMAKUMEZKOEN PALETA GOMAZ / LARRUZ
Faduran (3), astearte eta ostegunetan* (17:30-20:30).
FRONTENISA
Faduran (3), astelehen eta asteazkenetan (18:30-22:30) / asteartetan (20:30-22:30).
ZESTA-PUNTA
Faduran (1), astelehen (20:30-22:30) eta ostegunetan (12:30-14:30)
* Entrenatzailearekin
