Kudeaketa

Getxoko Euskal Pilota Taldearen kudeaketa, zuzendaritza batzordeak eta modalitate bakoitzeko delegatuek osatzen dute. Horiei esker, beharrezkoak diren gestio guztiak egiten ditugu pilotariekin, Getxo Kirolekin, federazioekin, hornitzaileekin eta abarrekin. Aipatzekoa da, arduradun guzti horiek pilotariak ere badirela.

2018an Kudeaketa Aurreratuari Diploma lortu genuen, Euskalitek emandako “3K kirol-erakundeen kudeaketa hobetzeko programa”, 3 urtekoa, arrakastaz gainditu ondoren.

Gainera, 2014an “Getxo Sasoi Sasoian” VIII. Kirol Galean emakumeen kirola sustatzeko “berdintasuna Indartuz” saria jaso genuen. Urte horretan, Getxo Kirolaren Europako Hiri izendatu zuten. Gala klubeko kideek aurkeztu zuten.

getxo kirolak saria
Eva eta Enaitz gala aurkezten.
Susana saria jasotzen.